2015-05-14

KANTALDIA

Gaur 5. eta 6. mailako guztiak Areto Nagusian bildu gara Josu eta Keparekin urteroko kantaldian parte hartzera.

Bai umeok bai nagusiok gogoz abestu dugu eta espero dugu datorren urtean horrelako ekintza errepikatzea.












2015-05-08

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 23. JAIA

Ekainaren 7an Euskal Eskola Publikoaren 23. jaia ospatuko da Elgoibarren.

Hemendik animatzen zaituztegu hara joaten eta parte hartzen. Seguru primeran pasatuko duzuela familia osoa.

Girotzen hasteko hona hemen abestia.



Jaiari buruz informazio gehiago lortu nahi baduzue, klik egin ondorengo estekan:
                        http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/

         'Gorantz goaz, GO GO!' kantuaren letra


            Tximeleta hego gabe
            ez doan gisa aske hor
            euskaldunok euskerarik
            gabe ere ez gara inor

            nola onartuko dira
            kanpoko lege arrotzak?
            Sistema propioak baino
            ez du balio guretzat

            datorrenari kaixo bat
            sekula ere ez adio
            horrek etxeko haurrari
            nahiko irakasten dio

            Elkartasunez begitu
            nor daukazun inguruan
            ondokoak behar zaitu
            zuk behar duzun moduan

            nola ulertu eskola
            gure herritik harago?
            Eskola gure herriari
            lotuta baldin badago

            noiz ulertu behar dugu
            neska ta mutil tropela
            gure sexuen gainetik
            gizaki bat dagoela

            Altxatu besoak
            hastera doa jaia
            Gorantz goaz Go! Go!
            Bidean inor ahaztu gabe
            gure hezkuntzaren alde
            eskola publikoaren alde (x4)


ZIRKU TAILERRAK

Ohitura onak eta osasuntsuak bultzatzeko asmoz, bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak Urretako kiroldegira joan ziren zirku tailerretan parte hartzera.

Ekintza polita da, umeek gustora parte hartzen dute eta, era berean, norberak bere osasunaren arduraduna dela lantzen da.













LAGUNEKIN BARATZEAN


Urtero bezala Lagunekin baratzeko lagunak eskolara etorri dira bere istorioak kontatzera Haur Hezkuntzako eta Lehen zikloko umeei.





Ikasleek istorio horietan agertzen diren pertsonaiak primeran ezagutzen dituzte geletan landuta baitaude.



                                             


2015-05-07

ANTZERKIA INGELESEZ


Apirilaren 27an "Face 2 Face Theatre Company gure eskolara etorri zen bi antzezlanekin.

Txikiek primeran pasatu zuten "Red in the hood" ikusten eta nagusiek "Monster Madness" ikusi zuten.

RED IN THE HOOD




MONSTER MADNESS