2019-11-27

AZAROAK 25


AZAROAK 25

Dakizuenez, astelehen honetan "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" izan da. Eskolan talde guztiek hainbeste ekintza prestatu dituzte egunean zehar.

Eguna amaitzeko, ume guztiak elkartu dira aterpean. Bertan denok dauzkagun 10 eskubide irakurri dute eta ziklo bakoitzak landutako dantzak eta kantak antzeztu dituzte.

Hona hemen talde guztiek egindako lazo moreak:


2019-11-14

GUINNESS WORLD RECORDS

GUINNESS WORLD RECORDS

Gaur, azaroak 14, "Guinness records" eguna dela eta, 6. mailako ikasleek egindako lan batzuk erakusten dizkizuegu. 



Hecho con Padlet

2019-09-10

URRIAN EGINDAKO IRTEERAK


URRIAN EGINDAKO IRTEERAK

Kurtso hasierarekin batera, umeak txangoak egiten hasi dira. Hilabete honetan Bizkaiak dauzkan ondareak ezagutzen jarraitu dute: ondare naturala, historikoa eta industriala.

3. mailakoak Ugaora joan dira. Han zonalde horretako Erdi Aroa ezagutu dute. Horretarako herrian zehar ibili dira sasoi horretako pertsonaia batek kontatzen ziena entzuten.

4. mailakoak Urkiolara joan dira gure ondare naturala ezagutzeko. Bertan, basoaren ekosistema zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten. Oso txango interesgarria izan zen eta asko ikasi zuten.

5. mailakoak Bilboko portura joan ziren. Han portuaren historia eta Santurtziko eta Zierbanako instalazioak ezagutu zituzten, baita portuak duen jarduera ere eta horrek euskal ekonomian duen garrantzia.



ONGI ETORRI 
IKASTURTE BERRIRA!!!



Ikasturte berria daukagu aurretik. 
Ea guztien aurrean  lan polita egiten dugun.

Ondo ibili eta asko ikasi!!!

2019-06-07


 "JACK AND THE GIANT " AND "TARZAN"








Urtero bezalaxe 1.go mailatik 6. mailara antzerkia ingelesez ikusteko, hura lantzen egon gara. “Face to face”-koek partekatutako unitate didaktikoak aurrera eraman ditugu eta horien bidez ekintza anitzak egin ditugu 2 astetan zehar: ahozkera, hiztegia, egiturak eta abarrekoak praktikatzekoak hain zuzen ere. Horretaz gain, hormairudiak egin eta kokatu ditugu bi eraikuntzetan. Oso koloretsuak gelditu direnez, hormak oso ondo apainduta egon dira.

Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako ikasleek “Jack and the Giant” ikusi dute. Oso egokia ikusi dugu adin horietako ikasleentzat eta gure ikasleak partaide ezinhobeak izan dira.

Laugarren, bostgarren eta seigarren mailetako ikasleek “Tarzan” ikusi dute. Antzerkiko taldeko aktoreek ikasle batzuk aukeratu dituzte antzerkian parte hartzeko. Horrela, haiek bi izanda bakarrik, oso pobre geldituko zenez, beste pertsonai batzuk betetzen dituzte.


Nahiz eta lana izan, emaitzak oso positiboak izan dira eta umeak liluratuta gelditu ziren orokorrean.