NORMALKUNTZA

Poxpolinen ipuinaren inguruan asmatutako abestien bideoak dituzue ikusgai. Espero dugu gustokoak izatea!!!



 *****
Heldu da eguna! Planteatu genituen erronken emaitzak erakutsi nahi ditugu. Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetan egin dizkiguten marrazkien artean ondorengoak aukeratu ditugu:



UXUE  1GO MAILA D2



MARKEL 1GO MAILA D2



UXUE 1GO MAILA D3

*****
Laugarren, bostgarren eta seigarren mailetan asmatu dituzuen abestien artean ondorengoak aukeratu ditugu:



NAIA 4.MAILA D2



JULEN, MIKEL, JOANE, LIER, ELI ETA NEREA 4.MAILA D1


ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!


*****
ARKATZ MAGIKOA ipuina

Bazen behin Ander izeneko mutiko bat; berak haunditan Superheroia izan nahi zuen.

Gabonetan Olentzerori, bera Superheroia izateko zeozer eskatzea bururatu zitzaion.

Eguna heldu zenean mutikoa poz-pozik zegoen, ohean sartzeko prest.

Biharamunean ohetik jaiki eta irrikitan joan zen opariak ikustera. Bere oparia zabaltzean... desiluzio handia hartu zuen, Olentzerok arkatz bat ekarri zion! Baina berdin-berdin arkatz hura beste batzuekin gorde zuen.

Egun batean, arkatza hitz egiten hasi zitzaion Anderri, eta berak orduan ulertu zuen zergatik ekarri zion arkatz hori.

Arkatzak Poxpolin izena zuela esan zion eta Superheroia izaten lagunduko ziola. Orduan Anderrek, bere lehenengo misioa euskara salbatzea zela erabaki zuen. Euskara ez galtzeko eta holan, herriz-herri joan zen Poxpolinekin batera euskara salbatzera.

Eta horrela lortu zuen Superheroia izatea, Poxpolinen laguntzaz.

Eta hala bazan ez bazan sar dadila Urretako plazan. 


  *****

ERRONKA 1go, 2. eta 3. mailakoentzat

Kaixo, Poxpolin naiz. Oraingo honetan erronka bat dakarkizuet zuentzako.
Pasadan urtean eskolako ume batek niri buruzko ipuin polit bat sortu zuen.
Ipuin hori oinarri hartuta zuek marrazkiak egitea gustatuko litzaidake.
Lehenengo, ipuina arreta handiz irakurri ondo ulertzeko.
Ondoren, gehien gustatzen zaizuena marrazki polit batetan ipini.
Egiten dituzuen marrazkiak batzeko kutxa bat jarriko dut Zuzendaritza ondoko mahai gainean. Otsailaren bukaerararte daukazue denbora egiteko.
Animatu eta parte hartu!
Eskerrik asko lagunok!
*****

ERRONKA 4., 5. eta 6. mailakoentzat


Poxpolin-en ipuinean oinarrituz, ipuinaren inguruan abesti, olerki edo bertsoak sortzea izango da zuen erronka. Errimak kontutan hartu eta doinu errazak erabili ditzakezue (Maritxu nora zoaz, Aldapeko sagarraren…)
Sormen lanak banaka, binaka zein taldeka egin daitezke.
Zuzendaritza kanpoko mahai gainean (Urreta 2an) kutxa bat egongo da zuek egindako lanak sartzeko. Ahaztu gabe, izenak eta gela jarri lanetan!
Egindako lanetatik hiruxpalau aukeratuko dira blogean jartzeko eta eskolako haur txikienentzat erabilgarri izango zaizkigu.
Epea: otsailaren bukaerararte.
ANIMATU ZAITEZTE ETA EMAN DOINUA ETA ERRIMA EUSKARARI

*****

2017-18ko Normalkuntza ikasle taldea

Hurrengo bideoan Urreta eskolako Normalkuntza ikasle taldeak euskeraren egunean abestu eta dantzatu zigutena daukazue ikusteko: «gure ametsa»



*****************************************************************
  Gaur Poxpolin galdetegiko irabazlea nor den ezagutu dugu!!!!!!!!!
4d3 ko Oihane izan da!!
ZORIONAK




IRAKURKETA BIKOTEKA

Gaur hirugarren saioa eraman dugu aurrea. 6.mailako eta 2.mailako ikasleak elkarrekin irakurtzen aritu dira.
Ekintza honekin lortutakoa:
  • Elkarlanarekin irakurketa bultzatu.
  • Esperientzia dibertigarri eta polit bat izan.
  • Lagundu eta lagundu izanarekin gozatu.
  • Eskolako ikasle gehiago ezagutu.


ZORIONAK!! LAN BIKAIN ETA POLITA EGIN DUZUELAKO!!!!!!




















IRAKURKETA BIKOTEKA

Gaur bigarren saioa eraman dugu aurrea. 6.mailako eta 2.mailako ikasleak elkarrekin irakurtzen eta liburu berriak ezagutzen aritu dira.
Oso gustora egon dira eta errepikatzeko esperientzia izateko nahairekin bukatu dute.
Ekintza honekin lortutakoa:
  • Elkarlanarekin irakurketa bultzatu.
  • Esperientzia dibertigarri eta polit bat izan.
  • Lagundu eta lagundu izanarekin gozatu.
  • Eskolako ikasle gehiago ezagutu.

ZORIONAK!! LAN BIKAIN ETA POLITA EGIN DUZUELAKO!!!!!!   


















GALDETEGIA         

ELKARREKIN IKASI ETA
      ONDO PASATU NAHI BADUZU...
       POXPOLIN GALDETEGIAN
           PARTE HAR EZAZU !!!!!!

                 1.-Urreta-poxpolineko blogean 10 galdera-sorta daude.
                 2.-Erantzunak paper batean idatzi behar dituzu.
                 3.-Papera Zuzendaritza aurrean egongo den postontzian sartu.
                 4.-Erantzun egokien artean zozketa egongo da.

                          ANIMA ZAITEZ!!!!!
         SARIA ZURETZAT IZAN DAITEKE!!!!!!!

                                         GALDETEGIA
 

  1. Zein da Galdakaoko posta-kodea?
  2. Aipatu Hego Uribe eskualdea osatzen duten herrien izenak.
  3. Non jaiotzen da Nerbioi ibaia?
  4. Nola deitzen da Guggenheimen aurrean dagoen txakurra?
  5. Zein da EHko mendirik garaiena?
  6. Noiz ospatzen dugu Euskeraren eguna?
  7. Everestera igo den lehenengo euskaldunaren izena................da
  8. Non amaitu da aurtengo korrika?
  9. Idatz ezazu 2009an Bertsolari txapelketa irabazi zuen neskaren izena.
  10. Ba al dakizu ”Aldapan gora” kanta abesten duen taldearen izena?


     




IRAKURKETA BIKOTEKA

6.mailako ikasleak eta 2.mailako ikasleak batu dira batera irakurtzeko.

-       Elkarlanarekin irakurketa bultzazeko.
-       Esperientzia dibertigarri eta polit bat  bat izateko.
-       Lagundu eta lagundu izanarekin gozatzeko.
-       Eskolako ikasle gehiago ezagutzeko.

Elkarrekin bizitzen ikasteko euskeraz ez da nahikoa talde desberdinen arteko kontaktuak antolatzea eta elkarrekin komunikatzea, baizik eta, besteak pixkanaka ezagutu behar dira eta proiektu komunetan etengabe parte hartu behar da.


 

 

 



 


 


 


 















Mannequin challenge
Urreta


Normalkuntzako ikasleen mannequin Challenge aurkeztu eta gero, orain zuen txanda da !!!!!

Gelan euskerarekin zer ikusia duen “mannequin Challenge” bat egitera gonbidatzen zaituztegu, Ken Zazpiren abesti batekin.
Gai izango zarete?

Zuen bideoak ikusteko gogoekin gaude !!!


AURRERA !!!!!!!!




Urte berri on Urreta !!!!!


Mila esker 2016 urtean zehar egun onak eman dizkidazuen guztioi!!!!


2017 urte hau   erronka berri batekin hasiko dugu, ea zer iruditzen zaizuen.
Gelaz gela “maniqui challenge” erronka burutuko dugu, euskarari buruzko omenaldi bat eginez.
Zuen erronkaren zain izango nauzue eta irrikitan zuen gelan sartzeko noski !!!

AURRERA ERRONKA !!!!!!!!!






EGUN ON URRETA!!!

Gaurkoak 5d1 taldekoak eman dizkigute egun onak! Beraien ikasgelan sartu gara!!!!
Ikusi zer aurkitu dudan…

GOAZEN !!!!!





NOR DA?


ESKOLAN EZAGUTU GENUEN IGOR ANTONEK ERE URRETA ESKOLA EUSKLADUNA ALDARRIKATZEN DU!!






EGUN ON URRETA!!!

Gaur 6d1 eta 2d2 taldekoak eman dizkigute egun onak!

GOAZEN TALDE HAUEK EZAGUTZERA !!!!
AURRERA!!!!!








EGUN ON URRETA!!!

Gaur 5d2 eta 4d1 taldekoak eman dizkigute egun onak!

ETORRI NIREKIN TALDE HAUEK EZAGUTZERA !!!!
GOAZEN !!!!!









NOR DA?

Ea asmatzen duzuen nortzuk diren bertsolari hauek?






Gorka Villa ipuin lehiaketaren irabazlea


Irati Torres marrazki lehiaketaren irabazlea

Gure lehiaketako irabazleak hauek izan dira:
ZORIONAK






EUSKERA EGUNEAN PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!


MILA ESKER GUZTIOI



EGUN ON URRETA!!!

Gaurkoan 6d3 taldekoak eman dizkigute egun onak! 
Begira zer nolako giroa daukaten gelan !!
ETORRI NIREKIN !!
GOAZEN !!!!!










NOR DA?

Ea asmatzen duzuen nor den…
Oso ondo abesten du !
Bere biografia egiteko prets?

AURRERA


EGUN ON URRETA!!!

Gaurkoan 2d3 gelara joan gara!
Lo aurkitu ditugu !!!!
Ikusi nahi duzue zer aurkitu dugun?

ETORRI NIREKIN !!
GOAZEN !!!!!






NOR DA?

Ea asmatzen duzuen nortzuk diren emakume hauek!!
Beraien  biografia egiteko prets?

AURRERA





ADI URRETAKO IKASLEOK

Laster lehiaketako kutxak batuko ditugu, zuen lanak ikusi eta erakusteko. Oraindik ez baduzue parte hartu… Badakizue…

MUGITU !!!!!!

Zuen lanak ikusteko irrikan gaude!





NOR DA?

Ea asmatzen duzuen nortzuk diren hauek…
Talde honen informazioa biltzeko prest?

AURRERA




EGUN ON URRETA!!!

Gaurkoak 4d3 taldekoak eman dizkigute egun onak! Ikusi nahi duzue zer aurkitu dudan ikasgela honetan?

ETORRI NIREKIN !!

GOAZEN !!!!!





NOR DA?

Nor ote da emakume hau?
Bere biografia egiteko prets?

AURRERA!!!!!!!





EGUN ON URRETA!!!!!!


Gaurkoan 6D2 gelara goaz.


GOAZEN !!!!!!







NOR DA?

Ea asmatzen duzuen nor den…
Bere biografia egiteko prest?


AURRERA




EGUN ON URRETA!!!!!!


Gaurkoan 4D2 gera goaz.
Bertako ikasleak eta ikasgela ezagutzeko prest?



GOAZEN !!!!!!


3
Lehiaketa

Kaixo lagunok!!

Badakizue nor naizen ezta? Baiiiiii
Hori da! Poxpolin naiz !!
Gaurkoan zuengana hurbiltzen naiz, eskolan lehiaketa bat egiteko !!!!
ADI !!!!!!








2. eta 3. mailakoak:

Ni agertzen  naizen marrazki bat  egin beharko duzue zuen  izen abizenak eta gela zenbakia atzean jarriz. Zuen lanak kutxa berdera sartu beharko dituzue eta hiru marrazki politenak gure eskolako blog-ean agertuko dira !!!
ZORTE  ON!

4. 5. eta 6. mailako ikasleak:
Zuek, ni agertzen naizen ipuin bat asmatu beharko duzue. Haur txikiei zuzendutako ipuina izanik.  Gogoratu ondo bereiztuta egon behar direla; ipuinaren hasiera, Korapiloa eta amaiera!!
Hiru ipuin politenak aukeratuko ditugu eta gure blog-ean argitaratuko dira.
Ipuina gutun azal batean sartu behar duzue eta kutxa gorrira sartu, zuen izen abizenak eta gela jarriz.

ZORTE ON !!!!!


2
NOR DA?

Aldian aldiko pertsonai ezagun bat agertuko da eskolako poxpolin blog-ean.
Zuek asmatu beharko duzue nor den eta bere biografia egin.


zorte on !!


1
EGUN ON URRETA!!!

Gure eskolako ikasgela desberdinetatik pasatuko naiz egun onak ematera ,ea zer aurkitzen dudan gela bakoitzean.
Ikusi nahi dituzue nirekin batera, Urreta eskolako ikasgela desberdinak?

ETORRI NIREKIN !!
GOAZEN !!!!!